[M] Ir al Menú de navegación

[C] Ir al contenido

[I] Ir al índice de sección


 

Hasiera » Enpresa

Enpresa

2008ko abuztuaren 1az geroztik, Veolia Transporte Bilbao, Bilbobus, hiri garraio publikoaren enpresa esleipenduna da. Bilbobusek 46 linea ditu (horietako zortzi gauekoak dira) eta 153 autobus. 2010 an 25.5 milioi bidaiari garraiatu, 6,3 milioi kilometro egin zituen, eta 700 langile aritu ziren enpresan —horietako 530 gidariak dira—. Zortzi urteko esleipena egin da.

Bilbobus kudeatuta, Veolia Transporte Bilbao enpresaren xedea da hiri garraioaren alorrean eredua izatea.  Hartaz, ilusioa, esfortzua eta teknologia guztia Bilboren zerbitzuan jarriko ditu. Horretarako, flota berritzeko eta eskuragarriagoa bihurtzeko hobekuntza nabarmenak gauzatuko ditu, eta gas kutsakor gutxiago igorriko ditu atmosferara. Halaber, linea garrantzitsuetako autobusen maiztasuna hobetuko du, eta bidaiariari informazio egokia emateko saiakera berezia egingo du. Eta hori guztia lortuko da helburu nagusia baztertu gabe: bilbotarrei eskainiko dien garraio publikoa goreneko kalitatekoa izatea. Autobus zerbitzuaren alorrari dagokionez, Veoliak, Bilboko Udalak eta hainbat gizarte eragilek hartu duten konpromisoak hobekuntza plan nabarmenak emango dizkio hiriari.

Era berean Veolia Transporte España, enpresak ondoko beste hauek ustiatzen ditu: Tranvía de Barcelona.

Ezagutu Veolia Transporte bideoan

Descubre Veolia Transporte en vídeo


Veolia Transporte Bilbao enpresaren asmoa da Bilbon bizi, lan egin eta ikasten duten hiritar guztien mugikortasunaren beharrei erantzutea, haien bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, garraio kolektiboko zerbitzua eskaintzen du, modernoa, kalitatekoa, eraginkorra eta erabilgarria.



© Veolia Transporte Bilbao. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao  clientes@veoliabilbao.com
T. 944 453471 F. 944 452244