Hasiera » Interesgarria erabiltzailearentzat
Veolia Transporte Bilbao enpresak Bezeroentzako Arreta Zerbitzua jartzen du Bilbobus erabiltzen duten hiritar guztien eskura. Poza Lizentziatuaren kaleko 6. zenbakian dago, eta, han, behar dituzten kontsultak, zerbitzuari buruzko informazio eskaerak, eta jarri nahi dituzten erreklamazioak egin ditzakete. Horiei guztiei emango diegu erantzuna, atsegin handiz.
Era berean, Bezeroentzako Arreta Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan ondoko telefonoaren bidez: 944790981. Hona hemen bulegoaren ordutegia: 07:30etik 20:00etara, etengabe, astelehenetik ostiralera; eta 09:00etatik 14:00etara, larunbatetan.
Veolia Transporte Bilbao enpresak gure bezeroek galtzen dituzten gauza guztiak hartzen ditu, eta, identifikatu ondoren, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura bidaltzen ditu egunero (Poza Lizentziatuaren, 6).
Galdutako gauzak datu base batean erregistratzen dira, datarekin batera, geroko bilaketa errazteagatik. Astero, astearteetan eta ostegunetan, Udaltzaintzako Aurkikuntza Sailera bidaltzen dira Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoan erreklamatu ez diren gauzak.


© Veolia Transporte Bilbao. Tellaetxebidea k., 3. 48015 Bilbao clientes@veoliabilbao.com
T. 944 453471 F. 944 452244